Albisteak

AMArekin lankidetzan

Santa Cecilia Abesbatza-k beste urte baterako berritu du Errenteriako Andra Mari Abesbatzarekin 2016. urtetik duen lankidetza hitzarmena. Aurten, MUSIKASTE 2023ren bi kontzertutan hartuko dugu parte, maiatzean, Errenterian. Kontzertu horietako bat Laida Otaduy zuendariak zuzenduko du, eta uztailean Mozarten KOROAZIOAREN MEZA interpretatuko dugu, Dax-en.

Pozik gaude esperientzia musikal horiek AMAko lagunekin partekatzeaz eta orkestra handiekin batera lan egiteaz.

Info

Pagliacci ondoren

Joan den otsailaren 17-18-19an gure lehenengo operan parte hartu genuen. Pagliacciren hiru emanaldi, Donostiako Kursaalean, Santa Cecilia Abesbatzarentzat erronka izan direnak.

Opus Lirica eta Ainhoa Garmendiari eskerrak eman nahi dizkiegu gugan pentsatzeagatik eta talde osoarekin lan egiteko aukera emateagatik. Esperientzia izugarria izan da, bai musikan, bai giza mailan. Hemendik gure eskerrik beroenak.

Mila esker eta zorionak!

Info

Pagliacci

Eguna: 2023ko otsailak 17, 18 eta 19
Tokia: Kursaal Auditorioa. Donostia

Abesbatza ilusioz ari da lanean proiektu berri batean, Opus Lirica elkarteari esker. Pagliacci opera da.

(gehiago…)

Info

Santa Ageda bezperako koplak

Eguna: 2023ko otsailak 4
Ordua: 19:30
Tokia: Donostiako Parte Zaharra

Aurten ere, eta tradizioarekin jarraituz, Santa Cecilia Abesbatza Donostiako Parte Zaharreko kaleetara aterako da koplak kantatzera Santa Ageda bezperan, bere omenez.

Info

Gabonetako kontzertua Donostiako Alde Zaharreko kaleetan zehar

Eguna: 2022ko abenduak 30
Ordua: 18:00
Tokia: Donostiako Alde Zaharra

Datorren ostiralean, abenduak 30, Zaharrean Donostiako Alde Zaharreko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen eskutik, Donostiako Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko ditugu, arratsaldeko seietatik zortziak arte.

Egun hauetan gaudenez, errepertorioa munduko txoko guztietako gabon kantek osatuko dute.

Elkar ikustera gonbidatzen zaituztegu!

Info

Santa Zezilia Kontzertua

Eguna: 2022ko azaroak 20
Ordua: 12:00
Tokia: Donostiako Udaletxea

Urtero bezala, Santa Zezilia eguna hurbiltzen denean, Koralak kontzertua eskaintzen du Donostiako Udal Txistulari Bandarekin batera. (gehiago…)

Info

IKASTURTE BERRIA HASI DUGU

22-23 ikasturteari ilusio handiz ekin diogu, izan ere, abeslari berriak ditugu eta urte amaierara arte programatutako kontzertuak, baita datorren urtean gauzatu daitezkeen beste batzuk ere.

Info

1813ko Donostiako Sutearen Oroitzapena

Eguna: 2022ko abuztuak 31
Ordua: 21:30
Tokia: Abuztuak 31 Kalea. Donostia

Ohikoa denez, Santa Zezilia Abesbatzak hiriko 1813ko sutearen oroitzapenean parte hartuko du. Aurten, ekitaldiaren ohiko formatua berreskuratuko da, pandemiaren ondorioz aurreko bi urteetan aldatu behar izan zena. 

(gehiago…)

Info
Entseguak

Astearte eta Ostegunetan
20:30 – 22:00

Helbidea:

Coral Santa Cecilia Abesbatza
Errondo Pasealekua 2, Atzea
20010 Donostia
Idazkaritza@SantaCeciliaAbesbatza.org