Historia

 

 

“Bihotzez nahi dut nire jarraitzaileek lan apal hau egin eta emenda dezatela, beraiek ere izan dezatela egunen batean ondo merezi duten tokia”. ”.

Inocencio Gaztelumendi

 

SANTA ZEZILIA ABESBATZAKO FUNDAZIOA ETA LEHEN URTEAK

 

Inocencio Gaztelumendi

Santa Zezilia Abesbatzako sortzaile eta zuzendari izan zen, 1928tik 1955era. Donostiako Orfeoiko kidea ere izan zen. Musika biziki maite zuen gazte-gaztetatik, oboea jo zuen Donostiako Udal Bandan, eta instrumentuak eta kantua irakatsi zuen. Lan horiek guztiak zerbitzu agronomikoan zuen lanarekin tartekatu zituen, 47 urtetan zehar. 

1961eko abenduaren 21ean hil zen. 1928ko apirilaren 23an, Inocencio Gaztelumendik sortu zuen Santa Zezilia Abesbatza, musika erlijiosoa zabaltzeko asmoz, Donostiako Orfeoiko eta zenbait eliza-abesbatzetako kideekin. 

Irratirako egindako kantaldi batzuk izan ezik, elizetan eta musika erlijiosoa baino ez zituen kantatu Abesbatzak lehen hogei urteetan.

 

Aita José Ignacio PrietoGijonen jaio zen, 1900 urtean. Bere anaia Luisek, Guridiren ikasle izandakoak, solfeoa irakatsi zion, eta, hamalau urterekin, pianoko ikasketak amaitu zituen. Hurrengo urtean, organoko eta armoniako ikasketak burutu zituen. Bartzelonan, konposizioa eta kontrapuntua ikasi zituen.

Aita Prietorekin izandako harremanei esker, Santa Zezilia Abesbatza Lisboara eta Erromara joan zen. Lisboarako bidaia 1955ean izan zen, Tivoli antzokian kantatzeko eta S. Joao de Brito elizaren ohorezko inaugurazioan parte hartzeko.

1956ean, eta Loiolako San Inazioren heriotzaren IV. Mendeurrena zela eta, Abesbatza Erromara joan zen. Bidaia horretan, Pio XII. Aita Santuaren aurrean abestu zuen, eta arrakasta handia lortu zuen.

 

Iñaki Goñi

1961ean, Donostiako alde zaharreko egoitza eskuratu zuen abesbatzak, 2011 arte egoitza izango zuena. Urte horretan hil zen Inocencio Gaztelumendi, eta Iñaki Goñi izendatu zuten zuzendari. Berarekin, Santa Zeziliak ibilbide berri bati ekin zion.

Bere zuzendaritzapean, Abesbatza Frantzia eta Alemaniara joan zen hainbat aldiz. Abesbatzen II. Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen, Lillen (Frantzian), eta bigarren saria jaso zuen. Garai horretan, Gipuzkoako Abesbatzen Jaialdian ere parte hartu zuen, Donostiako Udal Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoarekin eta Stella Maris abesbatzarekin batera, Javier Bello Portu maisuaren zuzendaritzapean. Bach Jaialdian ere parte hartu zuen, Enrique Jordá maisua zuzendari izanik. 1966ean, Italian, Lorettoko Rassegna Internazionale di Capelle Musicali jaialdian kantatu zuen lehen aldiz, eta hainbat aldiz itzuli zen jaialdi horretara (1969-1972-1974). Horietako batean, Pablo VI. Aita Santuaren aurrean abestu zuen, Vatikanon, beste zenbait abesbatzekin batera, Iñaki Goñiren gidaritzapean. 1968an, bigarren saria jaso zuen I. Arabako Abestiaren Lehiaketan.

 

AHOTS MISTOKO ABESBATZA. URREZKO EZTEIAK.

 

1970ean, Abesbatzaren egitura aldatu zen eta ahots mistoko koru bihurtu zen. Abesbatza berriaren estreinaldia Saint Palais herrian (Frantzian) izan zen, 1971eko ekainean. Urte berean eta hurrengoan, Tolosako Euskal Kantuen Lehiaketan parte hartu zuen. 1973ko apirilaren 8an, Abesbatzak lehen saria lortu zuen IV Festival de Masas Corales lehiaketan, Ejea de los Caballeros-en (Zaragozan). Hori izan zen abesbatzak lortutako lehen sari nagusia.

1977an, Abesbatzak Llangollen-era joan zen (Gales), eta 1978an 50. urteurrena ospatu zuen. 1981eko irailean, Gomerara eta Tenerifera joan zen, eta honako hiri hauetan kantatu zuen: La Laguna, Los Silos, Tacoronte eta Los Realejos. 1985eko azaroan, Vienako Adventum jaialdian parte hartu zuen, eta, 1989an, Pariseko Nôtre Dame katedralean abestu zuen.

 

TRANTSIZIO-GARAIA: 1990-1996

Garai horretan, Andoni Sierrak hartu zuen Abesbatzaren zuzendaritza, eta, horrekin batera, aldaketa ugari gertatu ziren abesbatzako kideen artean; zailtasunak zailtasun, jende berri gaztea sartu zen koruan. Abesbatzaren jarduera ez da gelditzen, eta, berriz ere, lehen sari bat eskuratu zuen, orain San Vicente de la Barquera-ko Concurso de Canción Marinera jaialdian, 1990ean. 1993 urtean, Ejea de los Caballeros-eko XXIV Festival de Masas Corales lehiaketan parte hartu zuen, eta derrigorrezko obraren interpretazio onenari emandako lehen saria lortu zuen.

1994ko irailean, ordurarte abesbatzako abeslaria zen Xanti Lizeagak, Santa Zezilia Abesbatzako zuzendaritza hartu zuen bere gain. Une zailak bizi zituen abesbatzak, gero eta zailagoa zelako jende berria erakartzea kantura.

 

1996-2003: PLATINOZKO EZTEIAK. GURE HISTORIAKO 75 URTEAK 

1996ko urrian, Santa Zezilia eta Bihoztun abesbatzak harremanetan jarri ziren bi koruekin bat egiteko. Proposamena aurrera joan zen, eta abesbatza berriak Santa Zeziliaren izena eta egoitza mantendu zuen. Zuzendari berria Javier Muguerza izan zen, Bihoztun koruaren zuzendaria, eta hala hasi zen Santa Zezilia Abesbatzaren azken garaia.

Bera zuzendaria delarik, Donostiako Udal Txistulariekin ohiko kolaborazioez gain, hainbat ziklo eta musika ekitaldietan parte hartu du. Besteak beste Pasai Donibanen, Donostian, Borjan, Haron, Errenterian, Pasai Antxon, Estellan, Tolosan Burladan, etab. Bestalde zenbait abesbatza leihaketatan ere parte hartu du, Antigua Abesbatzak II. Lehiaketan (Zumarraga, 1998) -epaimahaiaren lehen saria eta entzuleen saria, Arrigorriaga Abeslari Leihaketan (Arrigorriaga, 2001)  epaimahaiaren lehen saria eta  IV Concurso Nacional de Corales “Antonio José” (Burgos, 2005) leihaketan epaimahaiaren lehen saria lortu dituelarik.

Zuzendari bezela egon zen azken garaian, abesbatzak Torreviejako XXI. Nazioarteko Abesbatzen Topaketan, X. Aita Donostia Musika Astean, Urretxuko Udazkeneko XXII. Musika Zikloan, Oñatiko 30. Udaberriko Musikaldietan, Zumaiako XXIV. Musika Jaialdian eta Zarauzko 20. Udako Musikaldian parte hartu du Karl Jenkins konposatzailearen “Un hombre armado” meza kantatuaz.  Halaber, La Caixak antolatutako taldeen arteko Haendel-en Mesias-en kontzertuetan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian hartu du parte 2007, 2008 eta 2009 urteetan.

 

 

GAUR EGUN

2009an Kepa Martinez de Albéniz-ek hartu zuen abesbatzaren zuzendaritza. Garai berri honetan, “a capella” errepertorioaz gain, lan sinfonikoak ere tartekatzen hasten dira. Arimaz kamera orkestrarekin hainbat jaialdietan parte hartzen du orduz geroztik, era askotako errepertorioa lantzen duelarik: Kunhau, Astorga, Mendelssohn-en lanak besteak beste. Modu hauetako lan sinfonikoagoa egitearen ondorioz, 2013 an Akademishes Orchestra Berlin-ekin batera Schubert-en Mi b meza eskeini zuten Berlingo Philarmonie-n.

2012ko abuztuan, Santa Zezilia abesbatzak “Ohorezko Festara” jaso zuen Gaztelubide gastronomi elkartearen eskutik. Sari hau Birjinaren egunaren bezperako afarian ematen da urtero eta erakunde donostiar batek kulturari egiten dion ekarpena aitortzen du.

2015eko Abenduaz geroztik Errenteriako Andra Mari abesbatzarekin elkarlanean ari da, kontzertu sinfonikoetan eta Musikaste, Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu kontzertuak, etab. bezelako jaialdi nabarmenetan parte hartzen duelarik.

 

2021eko irailean beste aldaketa bat gertatu zen koralaren norabidean. Hemendik aurrera Laida Otaduyk hartuko du taldearen zuzendaritza. Donostiarra, Musika Pedagogia eta Zuzendaritza espezialitateetan irakasle gisa trebatua, Gabriel Baltés, Arturo Tamayo eta Basilio Astúlez maisuen eskutik. Gaur egun, Laida Otaduy Euskal Herriko Gazteen Abesbatzako kidea da, Santa Cecilia Abesbatza Mistoa zuzendu eta irakasle gisa lan egiten du Errenteria Musikal Herri Arte Eskolan ahots espezialitatean.

Goran aipatutako ia 90 urteko garapenaz gain, Santa Zezilia abesbatzak gure hirian betikoak diren urteroko hainbat ekitalditan parte hartzen jarraitzen du: Agate Deuna (Otsailaren 4ean), 1813ko Abuztuaren 31eko Donostiako sutearen oroipena eta Koruko Ama Birjinaren bederatziurrena. Hauetaz gain Santa Zezilia eguna ospatzeko Donostiako txistulariekin kontzertu bat ospatzen du urtero abesbatzak Donostiako Udaletxeko udalbatza-aretoan.

2015az geroztik abesbatzaren egoitza Nagusia Donostiako Errondo Pasealekuan dago.

 

 

Entseguak

Astearte eta Ostegunetan
20:30 – 22:00

Helbidea:

Coral Santa Cecilia Abesbatza
Errondo Pasealekua 2, Atzea
20010 Donostia
Idazkaritza@SantaCeciliaAbesbatza.org