Eguna: 2023ko maiatzak 26 eta 27
Ordua: 19:30
Tokia: Lekuona fabrika. Errenteria

Egun hauetan MUSIKASTEN egongo gara Andra Mari abesbatzarekin.

Atzoko kontzertua, Koruen eguna izan zen. Bertan euskal kantuez gozatzeko aukera izan genuen eta Laida Otaduy-ren “Urretxindor banintz” lehen aldiz jendaurrean aurkeztu zen, bere zuzendaritzapean.

Gaur, berriz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin abestuko dugu, Miguel González Bastidaren “Stabat Mater” interpretatuz, besteak beste, Juan José Ocon-en zuzendaritzapean.

Plazer handia da guretzat honelako ekitaldietan parte hartzea.