Eguna: 2023.Aza.19
Ordua: 12:00
Lekua: Donostiako Udaletxea

Urtero bezala, gure eguna abestuz ospatuko dugu. Hitzordua igandean izango da, azaroak 19, Donostiako Udaletxean

Kontzertuan zenbait euskal musikagileren piezak interpretatuko ditugu eta 3 zatitan  banatuko da: lehenengoa Udal Txistulari Bandaren eskutik izango da; ondoren, Santa Cecilia Abesbatzak sei abesti eskainiko ditu; eta azkenik, bi taldeak elkarrekin arituko dira.