Eguna: 2022ko azaroak 20
Ordua: 12:00
Tokia: Donostiako Udaletxea

Urtero bezala, Santa Zezilia eguna hurbiltzen denean, Koralak kontzertua eskaintzen du Donostiako Udal Txistulari Bandarekin batera.

Aurten, kontzertuak ohiko agertokia berreskuratuko du; izan ere, azken bi urteetan eta pandemiaren ondorioz, kontzertua Santa Maria elizan izan zen. Aurten, beraz, udaletxean abestuko dugu berriro. Kontzertuak hiru zati izango ditu, ohi bezala. Lehenengo zatian Udal Txistulari Bandak parte hartuko du, bigarrenean Abesbatzak parte hartuko du a capella obrak interpretatuz, eta hirugarrenean elkarrekin parte hartuko dugu.

Abesbatzaren zatian, obra sakratuak nahiz folklore edo pop lanak interpretatuko ditugu. Zati bateratuan, guztiak euskal egileen obra herrikoiak izango dira; ziur publikoak ezagutuko dituela!