Eguna: 2022ko abenduak 23
Ordua: 17:00
Tokia: San Jose de la Montaña Egoitza, Donostia

Santa Zezilia abesbatzak kontzertua eskainiko du Donostiako San Jose de la Montaña egoitzako kaperan.

Santa Cecilia Abesbatza beti saiatu izan da, batez ere garai hauetan, hiriko hainbat gizarte-erakunderekin elkarlanean aritzen, errazen egiten zaiguna eskainiz, gure musika hain zuzen. Aurten, San Jose de la Montaña Egoitzak egin zigun eskaintzari erantzungo diogu egoiliarrei eta senitartekoei Gabonetako kontzertu bat emanaz .