Eguna: 2022ko abenduak 16
Ordua: 20:00
Tokia: San Juan Bataiatzailearen Parrokia, Pasai Donibane

Itsas Mendi Musika Taldeak antolatuta, Santa Cecilia Abesbatzak kontzertua eskainiko du Pasai Donibaneko San Juan Bataiatzailearen parrokian.

Kontzertuak ondo bereizitako bi zati ditu. Lehenengoak musika sakratua izango du ardatz, autore eta moldatzaile garaikideekin. Bigarren zatia, egun hauetan gaudenez, Gabonen ingurukoa izango da, munduko txoko guztietako gabon kantekin.