Eguna: 2023ko otsailak 17, 18 eta 19
Tokia: Kursaal Auditorioa. Donostia

Abesbatza ilusioz ari da lanean proiektu berri batean, Opus Lirica elkarteari esker. Pagliacci opera da.

Guretzat berria den zerbait da eta entseguek eskatzen duten esfortzua handia izan arren, oso dibertigarria eta aberasgarria izaten ari da, kantatzeaz gain, ohituta ez gauden zerbait egin behar dugu; antzeztu hain zuzen.

Emanaldiak otsailaren 17an eta 18an izango dira, Donostiako Kursaalean. Igandean, hilak 19, haurrak dituzten familiei bereziki zuzendutako egokitzapen bat eskainiko da.

Zuen sarrerak esteka honetan eskuratu ditzakezue: https://opus-lirica.com/eu/denboraldiak/

Edo baita Kursaalean ere: https://www.kursaal.eus/eu/sarrerak/