Eguna: 2022ko ekainak 12
Ordua: 18:00
Tokia: Aita Karmeldarren eliza. Donostia

Datorren igandean, ekainak 12, Santa Cecilia Abesbatzak kontzertua eskainiko du Aita Karmeldarren Elizan, Amara Zaharra auzoan.

Kontzertua ondo bereizitako bi zatitan banatzen da. Lehenengo zatian musika sakratuko hainbat obra interpretatuko ditugu, eta bigarrenean folklorea izango da protagonista, bai Euskadikoa, bai munduko beste toki batzuetakoa.